Giza eskubideak errespetatzen eta sustatzen direla bermatzeko, formakuntza eta gogoetarako tartea zabaldu nahi dute Tolosako Udalak eta Matia Fundazioak. Hori dela eta, pertsonen zaintzari lotuta, etikari eta giza eskubideei buruzko prestakuntza-saioak antolatu dituzte elkarlanean. Hitzaldien helburu nagusia da gai horiez jabetzea eta eskubide horiek urratzen diren egoerak identifikatzea. «Ezinbestean gidatu behar dira erabakiak, laguntzak, jardun profesionalak eta pertsonen bizitza, konpromiso etikoak eta jarrera enpatikoak», adierazi dute.
Egutegia
- Giza eskubideak. Hizlaria: Laura Fernandez, Matia Fundazioa.
- Maiatzak 5, asteartea: 14:00-16:30.
- Maiatzak 6, asteazkena: 14:00-16:30.
- Maiatzak 14, osteguna: 14:00-16:30.
- Etika. Hizlaria: Miren Iturburu, Matia Fundazioa.
- Maiatzak 13, asteazkena: 14:00-17:00.
- Maiatzak 26, asteartea: 14:00-17:00.
- Maiatzak 28, osteguna: 14:00-17:00.
Izena emateko, WhatsApp mezua idatzi behar da 688 833 748 telefonora.