Edizio mugatuak 17 lekutako irudi esanguratsuak biltzen ditu, eta horietako bat da Tolosakoa. Gipuzkoa ordezkatzeko aukeratu dute Zerkausia, eta Nutellak dio leku «ikonikoa» delako aukeratu dutela. «Bere tokiko izaera, merkataritza-tradizioa eta eskualdeko hiri-paisaiaren topagune enblematikoa» dela gaineratu dute.