Zirku diziplinak ardatz dituen jaialdia asteburuan, Tolosan

Ataria 2026ko apirilaren 21a

Apirilaren 24tik 26ra Akrolosa jaialdia egingo dute Zerkausiko terrazan.

Hegoak, Erroak eta Eroak, eta Oreka Tolosa elkarteek Akrolosa jaialdia antolatu dute. Ostiraletik igandera bitarte hainbat zirku diziplina ekarriko dituzte Tolosako Zerkausiko terrazara. Elkarlanean antolatu dute topaketa eta helburu argia dute: «Komunitatea indartu, esperientzia osasungarriak partekatu eta ingurune naturalarekin konektatzea».

Hiru egunetan tailerrak, erakustaldiak eta zuzeneko musika izango dituzte. Besteak beste, 60 bat pertsona elkartuko dira akroyoga egiteko. «Parte hartzaileek esperientzia zirraragarria bizitzea da gure helburua, gorputza eta burua akroyogaren bidez aktibatuz eta aldi berean, kultura, bizikidetza eta lankidetza sustatuko dugu», esan dute.

Bihar da izena emateko azken eguna.

Egitaraua

Apirilak 24, ostirala

  • 16:00: Jaialdiaren hasiera
  • 17:00: Akrojam eta akrobingoa
  • 20:00: Afaria

Apirilak 25, larunbata

  • 09:00-10:00: Prestakuntza fisikoa
  • 10:00: Whips / Oihala tailerrak
  • 12:00: Icarians / Porteak​ tailerrak
  • 16:00: AkroMix / Bertikalak​ tailerrak
  • 18:00 Poltsiko Lapurra / Malabareak​ tailerrak
  • 22:00 Not Talent show

Apirilak 26, igandea

  • 09:00 Yoga ​
  • 10:00: Rolen aldaketa / Slackline​ tailerrak
  • 12:00: Akroflow / Contact​ tailerrak
  • 14:00: Herri bazkaria​​
  • 16:00: Akrojam

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!