Ogitarteko eta edariak prezio baxuagoan eskuratzeko aukera Errege Kopako finala dela eta

Ataria 2026ko apirilaren 16a

Goizane Alvarez Kultura eta Kiroletako diputatua, eta Mikel Ubarretxena Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko lehendakaria.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Combo Guazen Reala' ekimena abiarazi du, Errege Kopako finalaren jaiarekin bat egiteko asmoz.

Eskaintza fanzoneak izango dituzten herrietan egingo dute, hau da, Tolosan, Lasarte-Orian, Zarautzen, Zumarragan eta Hondarribian. Horiek horrela, larunbatean Combo Guazen Reala ekimena izango dute Tolosako hainbat tabernatan. Horri esker ogitarteko eta edari konbinazioa eskainiko dute prezio murriztuan, eta helburua da «ostalaritza sektorea lurraldean izango den jai giroan inplikatzea». Tolosan, Amets, Baserri, Iurre, La Toskana, Melemele, Ikatza, Eguzki, eta Bide Goxo tabernetan izango dute eskaintza.

Mikel Ubarretxena Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko lehendakariak esan du elkarteak oso positiboki baloratzen duela ekimena: «Sektoreari aukera ematen dio lurraldearentzat hain berezia den egun batean aktiboki parte hartzeko. Realaren finala aukera paregabea da giroa sortzeko, gure udalerriak dinamizatzeko eta ostalaritzak herritarren topagune gisa duen papera indartzeko».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!