Euriak ez ditu kikiltzen

Ataria 2026ko apirilaren 11

Egun osoan zehar jokatuko dituzte partidak X. Nescup txapelketaren barruan. Tolosako Usabal kiroldegian izango dira norgehiagokak, eta finalak 18:40ean hastea aurreikusten dute.

Eguraldira gorabehera, jokoan dira X. Nescup txapelketako partidak. Tolosa CF klubak hamargarren urtez antolatu du alebin mailako futbol zortziko txapelketa, eta hamabi talde ariko dira lehian. Lehen partidak 09:30ean hasi dira jokatzen, eta une berean bi partida jokatzen dituzte, bata bestearen alboan osatu baitituzte bi futbol zelai.

Guztira hamabi taldek hartuko dute parte txapelketan: horiekin hiru multzo osatu dituzte, eta bakoitzean lau talde izango dira. A multzoan Bizkerre, Intxaurdi, Touring eta Reala egongo dira. B multzoan Goierri Gorri, Basauriko Kimuak, Tolosa CF eta Vasconia. Eta C multzoan Lagun Onak, Sanse, Mulier eta Martutene.

Goizean multzo bakoitzeko taldeek elkarren aurka jokatuko dute, eta azken partidak 12:50ean hasiko dira. Arratsaldean, berriz, 14:45ean berrekingo diete partidei, eta behin faseak bukatuta, multzo bakoitzeko lehen biak finalerdietarako sailkatuko dira. Azkenik, aurreikusten dute 18:40ean hasiko direla txapeldunen faseko zein kopako faseko finalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!