Tolosako San Joan jaiak 2026

Sanjoanak antolatzeko lehenengo bilera asteartean

Ataria 2026ko apirilaren 9a

Kultur etxean, 19:00etan egingo da bilera irekia eta elkarte, eragile eta interesa duten norbanakoak daude deituta.

Tolosarrek San Joan jaiak antolatzen parte hatzeko aukera izango dute. Horretarako, apirilaren 14an, 19:00etan, bilera ireki bat egingo da kultur etxean, elkarte, eragile eta pertsona interesdunekin.

Udalak parte hartzeko deia egin die herriko elkarte, eragile eta interesa duten norbanakoei, ekarpenak jaso eta jaien antolaketan modu parte hartzailean lan egiteko. Besteak bete, San Joan jaien antolaketa prozesuaren inguruko xehetasunak azalduko dira, eta egitarauaren lehen zirriborroaren berri emango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!