Erakusketa berri bat eta liburu baten aurkezpena

Ataria 2026ko apirilaren 1a

Iaz, Errepublikaren Egunean Tolosako hilerrian egindako ekitaldiko irudia.

Errepublikaren Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatu ditu Tolosako Foro Errepublikanoak. Apirilaren 14an eta 15ean izango dira, eta besteak beste, Totems 1915-1989. La solidaridad y sus rios erakusketa jarriko dute udal liburutegian.

Nafarroa etorbidean jarriko dituzten plaken inaugurazioa izango da hitzordu nagusia. Apirilaren 14rako beste bi ekitaldi ere antolatu dituzte. 10:00etan, Errepublikaren bandera altxatuko dute udaletxean. 12:00etan, berriz, omenaldi-ekitaldia eta lore-eskaintza egingo dute hilerrian.

Hurrengo egunean, berriz, Cecilia G. De Guillarte Reportera de guerra y escritora. 1931-1939 Segunda República y Guerra Civil liburua aurkeztuko dute udaletxeko pleno aretoan, 19:00etan hasita. Julen Lezamiz eta Ana Urrutia idazleak eta liburuaren egileak izango dira ekitaldian. Ana María de Izaskun Ruiz de Guillartek gidatuko du saioa. Ceciliaren alaba da, eta Tolosan bizi da 15 urte zituenetik, Mexikotik etorri zenetik.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!