Ataria TB

Erromerian gustura ibili dira dantzan dantzari txikiak

Ataria 2026ko martxoaren 28a

Dantzari Txiki Eguna eta Erromeria ospatu dituzte Tolosan. Azken hau, eguraldiagatik tokiz aldatu dute, eta Herrikideren frontoian ospatu dute. Udaberriko fanfarreak giro bikaina jarri du bertan. 21:00etan afaria egingo dute Zerkausian, eta 23:00etan helduen Erromeria hasiko da, Laket taldearen musikarekin. Azkenik, 00:00etan Larrain dantza dantzatuko dute Udaberriko fanfarrearen eskutik. Ondoren, Laket musika taldeak jarraituko du. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!