Eva Garmendia Beristainek Nazioarteko Patchwork Lehiaketa irabazi du

Ataria 2026ko martxoaren 26a

Eva Garmendia Beristain -erdian- saria eskuetan duela.

Martxoaren 19 eta 22 bitarte Sitges (Herrialde Katalanak) herrian egin zuten lehiaketa. Caos en hora punta lanarekin jaso du lehen saria.

Tolosako Karmele joskintza-dendan patchwork teknika erakusten du Eva Garmendia Beristainek. Duela bi urte munduko txapelketa irabazi zuen. Josteko teknika bat da patchwork-a, oihalezko piezak diseinu handiago batean jostean datzana, eta Euskal Herrian geroz eta jende gehiagok egiten du.

'Caos en la hora punta' lana.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!