Herritar ugari bildu da gaur Tolosako Plaza Zaharrean, Frantziako Saint-Denis herrian bortizki erail zuten Dalian Peña tolosarra gogoan izan, eta familiari babesa adierazteko. Senitartekoek momentu latz hauetan jaso duten babesa eta elkartasuna eskertu dute, eta «justizia» egitea eskatu dute.