M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2026

Martxoaren 8ari keinua egingo dio Topic-ek

Ataria 2026ko martxoaren 6a

Emakumeekin lotura duten txotxongiloak jarriko dituzte museoaren sarreran. Emakumeentzat sarrera doakoa izango da datozen egunetan.

Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du datozen egunetan Topic Txotxongiloen Nazioarteko Zentroak. Batetik, igandetik, martxoaren 8tik 15era, zentroaren sarreran, emakumeek egindako eta emakumeek zuzendutako ikuskizunetan erabilitako txotxongiloen erakusketa txiki bat jarriko dute. Denera, zortzi txotxongilo izango dira ikusgai.
 
Bestetik, museorako sarrera doakoa izango da aipaturiko egunetan emakumeentzat. Gainera, hiru belaunalditako emakumeak elkartuz gero (alaba, ama, amona), opari moduan opari-sorpresa bat izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!