Eusko Jaurlaritzak ospitale berriaren obrak 2028an hasi nahi ditu, eta horretarako beharrezkoa den esleipena martxan jarriko dela esan du. «Osasun Sailak aste honetan bertan emango du ezagutzera plan funtzionala, eta aste honetan bertan oraindik garrantzitsuagoa den zerbait egingo dugu: ospitale berriaren erredakzio plana, hau da, esleipena onartuko dugu. Horrek esan nahi du 2028an obrak hasiko ditugula, eta 2031n ospitale publiko berria izango duela Tolosaldeak», esan du Imanol Pradalesek. Donostialdearekin batera hainbat mediku pasako dira Tolosaldeko ospitalean zerbitzua ematera, lehendakariak adierazi duenez.
Jakina da Asuncion Klinikako langileek, Onkologikoarekin egin bezala, euren subrograzioa eskatzen dutela, eta horri buruz ere hitz egin du: «Sailburuak eta Osasun Sailak sindikatuekin hitz egingo dute datozen egunetan, horretarako Osakidetzako mahai sektorialaren babesa behar dugu, sindikatuak daude mahai horretan. Lan poltsa bat egiteko aukera aurreikusten da, eta Asuncion Klinikako langileak dauden poltsa horretatik aukera bat dago langile horiek gero ospitale berrian sartzeko, horiei lehentasuna emanez. Baina mahai sektorialaren babesa eta onespena behar dugu horretarako».