Goizeko erronka, beteta

Ataria 2026ko otsailaren 21a

Ixilpen taldeko Iñaki Jimenez tolosarrak bi maratoi egingo ditu gaur Berazubi estadioan. Goizean egin du lehena, eta arratsaldean egingo du bigarrena. Maratoiak 2 ordu eta 45 minutu azpitik egitea du erronka, eta goizean lortu du; 2 ordu, 39 minutu eta 46 segundoan egin du.

Maratoi batek dituen 42,195 kilometroak bi aldiz egingo ditu gaur Tolosako Iñaki Jimenezek. Berazubi estadioari 105 itzuli eta erdi eman behar zaizkio distantzia hori osatzeko, eta bitan egingo ditu itzuli horiek; goizean eta arratsaldean. Goizean bete du erronka eta 2 ordu, 39 minutu eta 46 segundoan egin du maratoia. Itzuliak ez ditu bakarrik egin, eta txandaka korrikalariak izan ditu ondoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!