Tolosako udalbatzak 2026ko aurrekontua onartu du

Ataria 2025eko abenduaren 23a

Abenduan egin zuten osoko bilkuran, aurrekontuaren puntua bozkatzen. 28 kanala

42,733.800 milioi euroko aurrekontua izango du Tolosak datorren urtean; iazkoa baino 3 milioi euro handiagoa. Joan den ostegunean izan zen abenduko osoko bilkuran onartu zuten, EH Bilduren aldeko eta EAJ eta PSE-EE alderdien aurkako bozkekin.

Biotza Agirre EAJko zinegotziak adierazi du «apaltasun osoz» egin dituztela proposamenak eta horietako asko ez direla aurrekontuetan txertatu, «eta oraingoan aukera errealak zeuden». Jose Mari Villanueva PSE-EEko zinegotziak, bere aldetik, esan du «foru funtsaren % 7,3ko igoera izan dugula kontuan hartuta eta inbertsioetan iaz baino 3 milioi euro gehiago ditugula jakinda, ez dugu borondate politikorik ikusi, eta beraz ez ditugu aurrekontu hauek onartuko. Gainera, 2024ko ibertsioei dagokienez, % 26an geratu zen eta aurtengo azaroko datuak ikusita antzeman dezaket zenbaki hori ez dela gaindituko 2025eko aurrekontuetan, emaitza bajuagoa izan daiteke, eta horrek ere aurrekontu hauek babestea eragozten dit».

Aurrekontuaren xehetasunak hemen ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!