Nazioarteko txotxongiloez gozatzeko aukera, azaroaren 22tik 30era

Ataria 2025eko azaroaren 14a

Bederatzi eguneko egitaraua antolatu dute Titirijai jaialdiaren 43. ediziorako. Hamabost konpainia etorriko dira aurtengoa, hamazazpi ikuskizunekin. Guztira, 56 emanaldi izango dira.

Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdiak hilaren 22an zabalduko ditu ateak. Topic-en, Leidorren eta kalean zer ikusia eta gozatua izango da hilabetea amaitu bitarte.

Topic-eko lantaldeak antolatu du aurtengo Titirijairen edizioa, eta babesleen aldetik esker oneko hitzak jaso dituzte. Azpimarratzeko emanaldietan, berrikuntza bat aipatu dute: «Aipatzekoa da Tolosara lehen aldiz etorriko den konpainia bat. Jatorriz belgikarrak dira eta O Quel Dommage dute izena. Ma Tache ikuskizuna aurkeztuko dute, International Children’s Festival of Bucarest jaialdian epaimahaiaren saria jaso duen ikuskizuna, eta International Children’s Festival of Kotor (Montenegro) jaialdian sormen lan onenaren saria jaso duena».

Belgikarrez gain, Zaches konpainiako italiarrak beste behin Tolosan izango dira. Oraingoan bere trilogiako azken ikuskizuna ekarriko dute, Pinocho izenekoa. Aurreko edizioetan ikusitakoaren jarraipena izango da, hau da, Errauskine eta Txanogorritxo lanen ondorengo magia Titirijai jaialdira itzuliko da.

Horiez gain, Nauta konpainia galiziarraren Ephimeros berria erakutsiko du, Sormen Egoitzan. 

Aipatzekoa da Tolosako merkatariek ere jaialdiarekin bat egingo dutela, erakusleihoetan txotxongilo erakusketak jarriz. Beraz, gabon giroak pixka bat itxaron beharko du, Gelederen maskaradun txotxongiloak izango baitira protagonista egun horietan.

Egitaraua:

  • Azaroak 22 — larunbata
    • Ma tache — O Quel Dommage — 18:00 — Topic.
    • Tinglau txikia — Taun Taun Teatroa — 17:00 — Topic arkupeak (Euskal Herria plaza).
  • Azaroak 23 — igandea
    • Alma — LaBú — 18:00 — Topic antzokia.
    • Somión — El que ma queda de teatre — 17:00 — Leidor.
    • Kale tailerra: sortu zure Topic-a — 11:00 (11:00 / 11:20 / 11:40) — Topic arkupeak.
  • Azaroak 24 — astelehena
    • Alma — LaBú — 10:30 eta 12:30 — Topic antzokia.
    • Somión — 17:00 — Leidor.
    • Apnea — Le Poisson Soluble — 20:00 — Topic.
  • Azaroak 25 — asteartea
    • Somión — 10:00 — Leidor.
    • Apnea — Le Poisson Soluble — 12:00 — Topic.
    • La forma de las sombras — Tangram Kollektive — 20:00 — Topic.
  • Azaroak 26 — asteazkena
    • Nil — Minus Mal — 20:00 — Topic.
    • La forma de las sombras — 10:30 eta 12:30 — Topic.
    • Pintto, pintto - Anita Maravillas — 10:00 — Leidor.
  • Azaroak 27 — osteguna
    • Pinocho — Zaches Teatro — 20:00 — Topic.
    • Nil — Minus Mal — 12:00 — Leidor.
    • Pintto, pintto — Anita Maravillas — 10:00 — Leidor.
  • Azaroak 28 — ostirala
    • No toquen mis manos — Valeria Guglietti — 10:00 — Leidor.
    • El testamento — Zum Zum — 20:00 — Topic.
    • Arbol de la calle — Arrels de bosc — 17:00, 17:40, 18:20, 19:00, 19:40 — Euskal Herria plaza.
    • Pinocho — 10:30 eta 12:30 — Topic.
  • Azaroak 29 — larunbata
    • No toquen mis manos — Valeria Guglietti — 12:00 — Leidor.
    • Origen  — Arrels de bosc — 17:30 — Topic, Miguel Arreche antzokia.
    • El arbol de la calle - Arrels de bosc- — 11:00, 11:40, 12:20, 13:00, 13:40 — Euskal Herria plaza.
    • Escapar — Le Poisson Soluble — 13:00 eta 16:00 — Alondegia Plaza.
    • Entrañas - El Patio- 19:00 - Topic.
  • Azaroak 30 — igandea
    • Sabel berde andrea — Larraitz — 12:00 — Euskal Herria plaza.
    • El arbol de la calle - Arrels de bosc- — 11:00, 11:40, 12:20, 13:00, 13:40 — Plaza berria / Euskal Herria plaza.
    • Origen — Arrels de bosc — 16:30 — Topic, Miguel Arreche antzokia.
    • Antton Retaco — Titiriteros de Binéfar — 17:30 — Topic.
    • Ephimeros — Nauta — 20:00 — Leidor.
    • Familia tailerra: itzal txinatarretan hasteko — 11:00 — Topic tailerrak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!