Ainara Martin, Topic-eko zuzendari berria

Ataria 2025eko azaroaren 14a

Tolosako Ekinbide Etxeko kideek irailean hasitako prozesua amaitutzat eman dute, Ainara Martinen aurkezpenarekin. Kultur kudeatzaile bat behar zutela azaldu dute, eta Andoainen bizi den lasartearrarekin oso gustura agertu dira.

Titirijai jaialdiaren aurkezpen ekitaldian izan da lehen aldiz Ainara Martin, Topic-eko zuzendari bezala. «Gaur da nire hasiera ofiziala, eta lehenik eskerrak eman nahi ditut egin zaidan harreragatik»; horiek izan diren Martinen lehen hitzak. Ondoren, kulturaren inguruan hausnarketa hau utzi du: «Kultura tripetatik sortzen den zerbait da, tripak mugiarazten dituena. Gero burura pasatzen da, pentsamendu kritikoa sortu behar duelako. Kultur eragileok tripetatik sortzen dugu errekurtso oso gutxirekin, askotan, eta pentsatu nahi dut gizartean legatu handia uzten dugula; horrek ematen dit aurrera egiteko indarra». 

Topic-eko zuzendari izatea erronka oso polita dela gaineratu du, eta museoa herrira nahiz kanpora begira egoteagatik goraipatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!