Larunbata eta igande eguerdietan ere zabalik izaten da, ordea, eta, orain, otordu horietako eskaintza indartuko dute. Orain arteko pizza, lasagna, saltxitxa, ukondo, haragi-bola, kroketa eta bestelakoei, euskal sukaldaritza tradizionalean ohikoak diren platerak gehituko dizkiete bazkaritan: txipiroiak tintan, mondejua, arkumea saltsan, zurrukutuna, bakailaoz betetako piperrak, saiheskia eta oilaskoa tenperatura baxuan erreak, postretarako pantxineta eta intxaur saltsa... 27 euroan eskainiko dute eguerdiko menua, edaria, postrea eta kafea barne.
Horrekin batera, denboraldia barruan, Tolosako babarrunak ere eskaintzen segituko dute; babarrunak sakramentu guztiekin, besteak beste, eurek ontziratutako Ibarrako piperrekin. Urteko beste sasoietan enkarguz ere prestatzen dituzte babarrunak.
Espazio zabala dago 3tabernan. Jantokian 60 lagunentzako tokia dute, baina jende gehiagori otordua eskaintzen diete aldameneko terrazak baliatuta. Eskaintzen duten beste aukeratako bat ebentoetarako edo festa pribatuetarako erreserbak egitea da. Urtebetetzeak edota ezkontzen bueltakoak antolatu izan dituzte dagoeneko. Eskaintza berezitua adostu eta bezeroaren beharretara egokitzen dira; zutik edo eserita, terrazarekin edo gabe, terrazarekin soilik...
Euskara eta kultura
3tabernak bereizgarrietako bat du Tolosako kultur eskaintzari egiten dion ekarpena. Igandeetan musika emanaldiak eskaintzen dituzte, eguraldi ona bada taberna kanpoaldean eta, bestela, jantokian, hura egokituta. Euskara ere lehenesten dute lantaldean eta kanporako komunikazio osoa euskara hutsean egiten dute.
Orain arteko eskaintza osatze aldera, larunbata eta igande eguerdietan aukera zabalagoa topatuko du bezeroak.
- Helbidea. Oria Kalea 12 (Tolosa)
- Telefono zenbakia. 688 773 733
- Facebook. @hiru.taberna.1 / @3tabernamusikapitzadantza
- Instagram. @3taberna
