56. Tolosako abesbatza Lehiaketaren azken emanaldia izan da Leidor aretoan. Bihar goizean egingo dute sari banaketa ekitaldia.

35. Abesbatza Kantuaren Europar Sari Nagusia izan zen aurreko igandean, eta joan den ostegunean hasita urteroko Abesbatza Lehiaketa izan da Leidor aretoan. Aurtengoa 56. aldia izan du lehiaketak, eta 14 koruk hartu dute parte. 

Bada, arratsaldean Leidorren izan den emanaldia izan da azkena, eta bihar goizeko amaiera saioan jakingo da zein koruk irabazi duen aurtengo lehiaketa. Musika profanoan parte hartu duten ahots taldeak aritu dira arratsaldeko saioan, hain justu, Yumecan choir (Japonia), Anima Solla (Letonia), Svanholm singers (Suedia), Sonat Vox (Alemania), Sopra Il Fiume (Japonia) eta En Kor (Suedia).

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!