Pasa den igandean, mendi ibilaldia eta paella jatea egin zuten San Esteban auzoko bizilagunek, Ttonttor Auzokide Kultur Elkarteak antolatuta. Hura izan zen 37. Kultur Asteko lehen ekitaldia. Igande honetarako, 37. Herri Krosa eta 10. Txiki Krosa antolatu dituzte; aurten, berrikuntza bat izango da helduen lasterketan.
Datorren astean, ostegunetik aurrera, festa giroan murgilduko dira auzotarrak. Urriaren 16tik 19ra bitarte, askotariko ekitaldietan parte hartzeko aukera izango dute: gastronomikoak, kulturalak, kiroletakoak... Besteak beste, bigarrenez egingo dute Tolosaldeko sortzaileen artisau azoka.
Egitaraua:
- Urriak 12, igandea
- 11:00. Tolosako 37. Herri Krosa.
- Ondoren. 10. Txiki Krosa.
- Urriak 16, osteguna
- 19:00. 22. Patata Tortilla Lehiaketa, txupinazoa eta Estebania erraldoiari ongietorria, auzoko txarangaren laguntzarekin.
- 22:00. Cromlech antzezlana (Evaren alabak konpainia).
- Urriak 17, ostirala
- 23:00-01:00. Erromeria Zatekeen taldearekin.
- 01.00-04:00. DJ Adarrak.
- Urriak 18, larunbata
- 10:00-19:00. 3x3 Boleibol Txapelketa Mixtoa, Ferialekuan.
- 11:00-14:00. Tolosaldeko sortzaileen II. artisau azoka.
- 11:00. Zirku tailerra haurrentzat, Gure Zirkuaren karpa txikian, La Trapecionista konpainia nafarreko Maite Azpirozen eskutik.
- 17:00. Haur jolasak.
- 18:00. Buruhandiak eta zezen txikiekin entzierroa.
- 18:30. Txokolatea.
- 19:00. Boleibol txapelketako sari banaketa.
- 19:30-23:30. Tardeoa, Txanpa-Mix 2.0 taldearekin.
- 23:30-04:00. DJ Calde.
- Urriak 19, igandea
- 09:15. Diana, Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik.
- 10:00. Trikitilariak auzoko baserrietan.
- 11:00. Gozogintza ikastaroa 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, Arzak jatetxeko Lander Cornagoren eskutik.
- 12:00. Kalejira, auzoko txarangak alaituta.
- 14:00. Auzo bazkaria, dantzaldia eta karaokea. Atsedenaldian, toka txapelketa.
- Ondoren. Bingoa.