Lizardi elkarteak irabazi du Zerkausiko I. Bandera

Ataria 2025eko irailaren 20a

Tolosako elkarteen arteko batel estropada berreskuratu dute; 10 elkartek hartu dute parte, eta San Esteban eta Lizardi izan dira finalistak.

Herritar ugari gerturatu dira gaur, Zerkausiko I. Bandera ikustera. Udalak antolatu du Tolosaldeko Arraun Klubaren laguntzarekin. Elkarte gastronomikoek ez ezik, bestelako kultur eta kirol eragileek ere parte hartu dute, 10 guztira; Gure Txokoa, San Esteban, Lizardi, Aiz-Orratz, Emendek, Batasuna, Txinparta, Tolosako Udala, Enroke Xake Taldea eta Udaberri.

San Esteban eta Lizardi izan dira denbora onena egin dutenak, eta azkenean Lizardik irabazi du 3 segundo aterata.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!