57. Berazubi Pala Txapelketako txapeldunak erabakita

Endika Apalategi Labayen 2025eko uztailaren 25a

Ekhiñe-Uxue emakumezkoen mailan, eta Aranburu-Mitxelena eta Salaberria-Arregi gizonezkoetan, izan dira txapelak jantzi dituzten bikoteak.

Bart arratsaldean jokatu ziren 57. Berazubiko Pala Txapelketako finalak. 18:00etan hasita, gizonezkoen bigarren mailako finala jokatu zuten lehenik: Aranburu eta Mitxelena izan ziren irabazleak, Zurutuza-Manterola bikotea 30-16 gaindituta. Bigarren partida, nesken elite mailakoa izan zen. Kasu honetan, Ekhiñe-Uxue  izan ziren txapela jantzi zutenak Lopezi eta Aldasorori 30-27 irabazita. Azken partidan, gizonezkoen lehen mailakoan, Salaberria-Arregi bikoa 30-19 gailendu ziren Zubiria-Inda bikotearen aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!