Tolosa ezagutu dute Euskarabenturako kideek

Ataria 2025eko uztailaren 17a

Euskarabenturako kideei harrera egin diete Tolosako Udaleko ordezkariek. Atzo iritsi ziren herrira, eta Laskorain Ikastolan pasa dute gaua.

Atharratzetik abiatu ziren jzioquitarrak hilabetearen lehen egunean, eta Tolosara atzo iritsi ziren, Beasaindik trena hartuta. Gaua Laskorain Ikastolan pasa dute, eta eguerdian harrera egin die Tolosako Udaleko ordezkariek.

Guztira 126 gazte bildu ditu ekimenak aurten, eta hilabetearen azken egunarekin bukatuko dute bidaia, Getxon. Tolosatik Oiartzunera joango dira gaur.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!