Zabaleta-Gomez eta Cacerez-Laboa bikoteak izan dira Gipuzkoako txapeldun

Ataria 2025eko uztailaren 17a

Larunbatean, emakumezkoen senior eta jubenil mailako 19 bikotek Gipuzkoako 2x2 Hondartzako Boleibol Txapelketak jokatu zituzten Tolosako Ferialekuan.

Bikoteetako bat Tolobolei elkarteko Maddi Mokoroak eta Udane Fernandesek osatu zuten. Junior mailako txapelketa jokatu zuten, eta bikain aritu ziren. Lehen fasean, multzoko hiru partidak irabazi zituzten.

Azkenean, baina, ez ziren finala jokatzera heldu. Janire Zabaleta eta Amalur Gomez izan ziren txapeldunak; txapeldunordeak, berriz, Kattalin Enparan eta Eider Alzaga. Senior mailan, Odalys Cacerez eta Olaia Laboa izan ziren txapeldun. Txapeldunordeak, berriz, Maddi Vicente eta Ines Chavarria izan ziren.

Argazkiak: Tolobolei

Erlazionatuak

Hondartzako boleibolaren festa, Tolosan

Josu Artutxa Dorronsoro 2025 uzt 12 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!