Bilera irekia deitu du udalak, Larramendi auzoan

Ataria 2025eko uztailaren 10a

Larramendi auzoan dagoen Arrameleko San Joan ermita.

Tolosako Udalak dei egin die auzoko bizilagunei datorren asteartean, uztailak 15, Arrameleko San Joan ermitan antolatu duen bilera irekian parte hartzera; 19:30ean izango da.

Tolosako Udalak bilera antolatu du Larramendi auzoan, Arrameleko San Joan ermitan. Datorren asteartean izango da, uztailak 15, 19:30ean hasita. Udalak auzoko bizilagunei dei egin die saioan parte hartzera, irekia izango baita.

Larramendi Auzo Elkarteak gutun bat argitaratu du, aste honetan, sare sozialetan. Udalarekin haserre daudela adierazi dute; azken urteetan auzoarekiko «utzikeria eta interes falta» izaten ari dela salatu dute, eta esan dute, protesta moduan, zenbait ekitaldi ez burutzea erabaki dutela.

Gutun berean, arazoari «berehalako erantzuna eta behin betiko konponbidea ematea» eskatzen zuen elkarteak. Horretarako, alkatearekin eta eskumena duten zinegotziekin «premiazko bilera bat» egitea eskatzen zuten, «egoerari heldu eta, ahalik eta azkarren, irtenbide bideragarri bat aurkitzeko». Bada, datorren asteartean izango dute horretarako aukera, San Joan ermitan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!