Festa giroa, azokaren bueltan

Leyre Carrasco 2025eko uztailaren 6a

Amarotz auzoko jaietako azken eguna ari dira ospatzen, eta artisauen azoka egin dute goizean zehar; guztira 15 postu inguru bildu dira eta Buruhandi eta Erraldoien Konpartsak girotu du auzoa.

Hiru eguneko jai egitaraua izan dute Amarotz auzoan, eta gaur ari dira ospatzen azken festa eguna. Horretarako, goizean goizetik izan dute zertaz gozatu auzotarrek. Auzoko artisauak izan dira gaur goizeko protagonistak. Guztira denetariko 15 postu inguru bildu dira, eta bertara inguratu diren gainontzeko auzotarrek izan dute zer ikusi eta erosi horien bueltan. Festa giroak ez du hutsik egin goiz guztian zehar; eguraldia ere alde izan baitute. Gainera, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa ere izan da bertan, eta horiekin batera kalejira egin dute auzoan barrena.

Iluntzera arte festa izango da Amarotz auzoan. Hona hemen gaurko egitaraua:

  • 12:30. Antzerkia.
  • 14:30. Auzo bazkaria eta karta jokoen sari banaketa.
  • 16:00. Dantzaldia Iñigo Perurenarekin.
  • 18:30. Toka txapelketa.
  • 20:00. Sardina jatea.
  • 22:00. Su artifizialak.
  • Ondoren. Sardinaren hileta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!