«Kale baten ilusioa zapuztu digute»

Ataria 2025eko ekainaren 27a

Argazkia: Mila Corral.

San Joan jaietarako Errementari kaleko komertzioek jantzitako Marionak puskaturik agertu dira, eta auzokoek bandalismo ekintza hauek gaitzetsi dituzte.

Mila Corral, Errementari kalean dagoen Berezi dendako nagusiaren esanetan, txistulari, dantzari eta eskopetari gisa zintzilikaturiko Marionek kalte batzuk jasan dituzte jaietan zehar. «Dantzari txotxongiloa ostu egin dute, txistulariari hankak kendu dizkiote eta eskopetari, berriz, beste hanka bat kendu diote».

Mila Corralek eta gainontzeko auzokoak, «oso triste» daude gertatutakoarekin, izan ere, «Tolosako Errementari kaleko komertzioek beti izan dute harremana Topic-ekin eta txotxongiloekin». 2018an egin zen Marionen lehen agerraldia, eta orain, bigarren aldiz egin dute. «Guretzat marionak ez dira panpina soilak, baizik eta Errementari kalea osatzen dugunon ilusioa baizik», gehitu du Corralek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!