Marionak kalera irten dira, San Joan jaiak girotzera

Ataria 2025eko ekainaren 4a

Errementari kaleko komertzioek dotore-dotore jantzi dituzte Marionak. Txistulari, dantzari eta eskopetari bezala zintzilikatu dituzte. Komertzioek barkamena eskatu dute, konpainia guztiak ez daudelako: «Batzuk falta dira, izan ere, jantziekin hasi ginenean oraindik ez zeuden sortuta».

Tolosako Errementari kaleko komertzioek beti izan dute Topic-ekin eta txotxongiloekin harremana; erakusleihoetan maiz jarri izan dituzte. 2018an Marionen lehen agerraldia izan zen, eta orain, ekimena errepikatzea erabaki dute. San Joan jaiak amaitzean, berriro gordeko dituztela azaldu dute dendariek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!