Kultura Saretzen

Tolosa kultur ekitaldi gehien dituzten herrien artean

Ataria 2025eko ekainaren 20a

EITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen sareak datu kazetaritza jorratu dute beste behin Saretzen proiektuaren baitan. Oraingoan, pasa den urteko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kultur ekitaldiak izan dituzte aztergai. 

Pasa den urtean antolatutako kultur ekitaldi kopuruari erreparatuta, Tolosa bosgarren postuan dago. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 2024an antolatutako kultur ekitaldi kopuruari begiratuz gero, 40 udalerrik urtean gutxienez 100 ekitaldi programatzen dituztela ikus daiteke, eta horien artean Tolosa bosgarren postuan dago. Aurretik ditu Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Getxo. Hiriburuek dituzte kultur ekitaldi gehien –4.111 Bilbok, 3.072 Donostiak eta 2.362 Gasteizek– baina 20.000 biztanle inguruko herri batentzat oso kopuru altua da Tolosakoa; iaz 338 kultur ekitaldi zenbatu zituzten Tolosan.

Datu hori Tolosari dagokiona da, baina eskualde osoari erreparatuta ere Tolosaldeak kultur ekitaldi sorta zabala duela ikus daiteke, nahiz eta zerrenda horretan atzerago egon.

 

Donostialdea da pasa den urtean kultur ekitaldi gehien izan zituen eskualdea –4.337– eta Urola Kosta du atzetik –851–. Ondoren daude Debabarrena –692– eta Goierri –631– eta gero dago Tolosaldea 532 ekitaldirekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!