T3T, T2T eta T1T mendi lasterketak 2025

Helmuga bustia

Naiara Roldan de Aranguiz 2025eko ekainaren 15a

Guztira, 596 korrikalarik zeharkatu dute Trianguloa plazan kokaturik helmuga arkua gaurkoan: 6k T1T proban, 352k T2T lasterketan, eta 238k T3Tn.

Nekea, negarra, irribarreak, txaloak, besarkadak, animoak, errenkak... denetarik ikusi ahal izan da goiz guztian zehar T1T/T2T/T3T proben amaieran.

Korrikalari askok azken metroak etxeko txikienekin konpartitu dituzte, eta beste batzuk etxeko maskotarekin. Bada, proba etxeko txakurrekin lehiatu duenik. Azken batean, azken asteotan prestatutako kirol proba amaitzean, gehienen aurpegietan emozioak azaleratu dira.

Boluntarioak prest ziren korrikalariei jan-edanak eskaintzeko, antolakuntza adi maila bakoitzeko irabazleak iristen zirenerako helmuga-zinta kolokatzeko, eta esatariak adi bertaratutakoak geratzen zen guztiaz ondo informatzeko.

Tolosako mendi maratoiak 10. urteurrena ospatu du gaurkoan, eta eguraldiak lagundu ez badu ere festa gisara bizi izan dute tolosarrek eta Tolosara gerturatutakoek.

Irabazleen berri hemen.

Erlazionatuak

Helmuga bustia (II)

Naiara Roldan de Aranguiz eka 15 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!