Tolosako San Joan jaiak 2025

Mitologia parkean murgiltzeko parada

Leyre Carrasco 2025eko ekainaren 15a

Sanjoanetako egitarauaren barruan, Jokai konpainiaren Larun instalazio ibiltariarekin ari dira jolasean. Herrikide ikastetxeko aterpean eraiki dute mitologia parkea eta haur eta heldu ugari gerturatu dira bertara. 14:00ak arte izango da horietaz gozatzeko aukera.

Jokai konpainiak eskuz egindako eta euskal mitologian inspiratutako sormen-jolasak prestatu ditu gaurkorako. Iaz bezala, Zumardiaundian egitea aurreikusten zituzten antolatzaileek, baina eguraldi kaxkarra dela eta, Herrikide ikastetxeko aterpean eraiki dute mitologia parkea. Hala, haur ugari aritu dira jolasean, baita gurasoak ere, Jon Artola eta Iñaki Urtasun arduradunen gidaritzapean. 14:00ak arte izango da horietan jolasteko aukera.

Gaztetxoek arratsaldean ere izango dute zertaz gozatu. Hain justu, 16:30etan Metamorfosien jokoa haurrentzako ikuskizun interaktiboa izango da ikusgai, eta ondoren, 18:00etan, Matraka Culinary Center musika ikuskizuna. Hala ere, eguna amaitu arte beste hainbat ekintza ere izango dira. Ikusi programazio guztia hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!