Tolosako San Joan jaiak 2025

2025eko Tolosako San Joan jaietako egitaraua

Ataria 2025eko ekainaren 5a

Ekainaren 20tik 24ra ospatuko dira sanjoanak Tolosan, baina hilaren 14rako eta 15erako ekitaldi ugari antolatu dituzte, batik bat, kirol txapelketak.

Ekainak 14, larunbata
  • 09:00-13:30. Alondegi plaza. Ugaitz 3x3 XXV. San Joan Saskibaloi Txapelketa, haurren kategoriak, TAKEk antolatuta.
  • 09:00-21:00. Berazubi estadioa. Urtzi Gurrutxaga Memoriala futbol txapelketa, Tolosa CFk antolatuta.
  • 10:00-18:00. Trianguloa plaza. Sanjoanetako xake txapelketa, Enroke Klubak antolatuta. Goizean, helduak; arratsaldean, haurrak.
  • 15:30-21:00. San Frantzisko pasealekua. Ugaitz 3x3 XXV. San Joan Saskibaloi Txapelketa, kuadrillen artekoa, TAKEk antolatuta.
  • 17:00. Usabal kiroldegia. Tolosa CFren gimnasia erritmikoko emanaldia.
  • 18:00. Berazubi estadioa. IV. San Joan padel txapelketako finalak, Goazen TP Kirol Klubak antolatuta.
  • 19:00. Berdura plaza. San Joan sagardo txapelketa, Batasuna Elkarteak antolatuta. Txapelketak iraun bitartean, dastaketa: bakailaoa, sagardotan egositako txorizoa eta sagardoa.
Ekainak 15, igandea
  • 08:30. Olarrain auzoa. Olano txirrindularitza martxa, Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta.
  • 08:45. Trianguloa plaza. T3T eta T2T mendi maratoiak, Oargi Mendi taldeak antolatuta.
  • Haurren Hiria Zumardiaundian.
    • 11:00-14:00. JOKAI (egurrezko jolas kooperatiboak).
    • 16:30. Metamorfosien jokoa haurrentzako ikuskizun interaktiboa.
    • 18:00. Matraka Culinary Center musika ikuskizuna
    • Egun osoan: Hondarrezko irudiak
  • 11:30. Alondegi plaza. Oroimenerako kontzertua, Buru bihotzez elkarteak antolatuta: Orkestrina band Jazpana.
  • 20:00. Plaza Berria. Kontzertua: Puro Relajo.
Ekainak 20, ostirala. Txupinazo eguna.
  • 10:30. San Frantzisko eliza. Jubilatuen meza.
  • 11:30. Alondegi plaza. VI. Helduen Egunaren hasiera Iturriza, Harizpe eta Beti Gazteak elkarteek antolatuta. Ondoren, kalejira.
  • 14:00. Zerkausia. Helduen bazkaria eta dantzaldia.
  • 17:00. Gernikako Arbola lorategietatik. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera.
  • 18:00. Plaza Zaharra. Txupinazoa, udaletxeko balkoitik, Tolosa Kantariren eskutik. Segidan, Iraunkorrak txaranga kalez kale.
  • 19:30. Lopez-Mendizabal pasealekua. Kontzertua: Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra.
  • 22:30. Plaza Zaharra. Zezen suzkoa.
  • 23:00. Plaza Berria. Kontzertuak: Lukiek eta Mirua.
Ekainak 21, larunbata. Kuadrilla Eguna.
  • 10:30. Plaza Berritik. Haurren entzierroa.
  • 11:00. Zerkausia. Kuadrillen arteko baltsa jaitsiera.
  • 11:30. Plaza Zaharretik. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera.
  • 12:00. Zerkausia. Kuadrillen Eguneko txupinazoa, Bonberenea txarangak eta GiroArte dultzaina taldeak alaituta. Txosnagunean, hamaiketakoa.
  • 12:15. Kalez kale. BatuMore batukada feminista.
  • 14:00. Euskal Herria plaza. Kuadrillen herri bazkaria.
  • 16:00. Euskal Herria plaza. Erromeria Iratzar taldearekin. Tartean, Larrain Dantza, Tolosako Dultzaineroekin.
  • 18:00. Euskal Herria plazatik Plaza Berrira. Kalejira Mulambo perkusio taldearekin.
  • 18:30. Alondegi plaza. Haurrentzako ikuskizuna: Potx eta Lotx Lagunekin: Topa!
  • 20:00. Plaza Berritik. DJ Fresa Morango.
  • 22:30. Lopez-Mendizabal pasealekua. Kontzertua: The Hastelens.
  • 23:00. Plaza Berria. Kontzertuak: Oxabi eta Dj Fulana.
  • 00:00. Alde Zaharra. Jainekin Txaranga.
Ekainak 22, igandea 
  • 11:00-14:00. Alondegi plaza. Haurrentzako jolas parkea.
  • 11:00. Oria ibaia. Infantil eta kadeteen estropada, TAKek antolatuta.
  • 12:00. Berdura plaza. Bertsolariak: Oihana Iguaran, Amets Arzallus, Maider Arregi eta Danel Etxeberria. Gai jartzailea: Imanol Artola ‘Felix’.
  • 12:30. Urkizu, Iraolako zuloan. Et Incarnatus Orkestraren solstizio kontzertua.
  • 13:00. Trianguloa plaza. 2025ko EuskoTren Ligako Tolosaldea traineruaren aurkezpena.
  • 16:00-19:00. Alondegi plaza. Haurrentzako jolas parkea.
  • 18:00. Trianguloa plaza. Herri kirolen erakustaldia.
  • 19:00. Euskal Herria plaza. Arnas Berriz txistulari kontzertua, Tolosako Udal Txistulari Bandak antolatuta. Parte-hartzaileak: Euskal Herriko txistulariak eta musikari gonbidatuak, Pirritx eta Porrotx, eta Gozategi.
  • 20:00. Plaza Berria. Kontzertua: Maren.
Ekainak 23, astelehena. San Joan bezpera.
  • 17:00. Udaletxetik. Udal Txistulari Bandak, antzinako erronda bidea eginez, San Joan zortzikoa joko du. 
  • 19:00. Plaza Zaharra. San Joan su txikia, Eduardo Mocoroa Musika Eskolako ikasleen bandak girotuta.
  • 20:00. Arrameleko San Joan kapera. Lehenengo bezperak.
  • 22:00. Andre Maria plaza. San Joan sua. Ondoren, Tolosako Udal Musika Banda, Udaberri Dantza Taldea eta Santa Maria kapera. San Joan zortzikoa jo ondoren, musika banda kalez kale ibiliko da.
  • 23:30. Plaza Berria. Kontzertua: La otra oreja (La Oreja de Van Gogh taldearen tributua).
Ekainak 24, asteartea. San Joan eguna.
  • 07:00. Etxez etxe. Zinegotziei deia, Udal Txistulari Bandaren eskutik.
  • 08:30. Felipe Gorriti plazatik abiatuta. Diana, Alde Zaharreko kaleetan, Tolosako Udal Musika Bandaren eskutik.
  • 08:45. Udaletxetik abiatuta. Diana, Tolosako eta Iruñeko udal txistulari banden eskutik.
  • 09:00. Udaletxetik abiatuta. Diana, GiroArte Dultzaina taldearen eskutik.
  • 09:30. Plaza Zaharra. Eskopetariak eta Udal Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru milizien oroimenez.
  • 10:00. Andre Maria parrokia. Meza Nagusia, Santa Maria Kaperaren parte-hartzearekin.
  • Ondoren. Andre Maria plazatik. Prozesioa. Amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, azken deskargak egiteko.
  • 13:00. Berdura Plaza. Tolosako eta Iruñeko udal txistulari banden eta Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertua.
  • 16:40. Plaza Zaharretik. Udalbatzak, Udal Txistulari Bandak, Udal Musika Bandak, bordondantzariek eta eskopetariek ohiko ibilbidea egingo dute: Andre Maria, Arramele, Trianguloa plaza eta Zumardiaundia.
  • 16:45. Andre Maria parrokian, bigarren bezperak.
  • 17:30. San Joan ermitan, Arrameleko konpletak. Trianguloa plazan Udalbatzak esku-aldatzeko soinua eskaini, eta eskopetarien azken deskargak egingo dira.
  • Ondoren, Zumardiaundian, ohiturazko Aurreskua dantzatuko da.
  • 20:00 eta 23:30. Kalez kale. Kalean txaranga.
  • 23:00. Zumarditxikia. Suak: Vulcano piroteknia.
  • 23:15. Plaza Berria. Kontzertuak: Dupla eta Muxutruk.
Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!