Nagusilan eta TAK Oria, elkarlanean

Ataria 2025eko maiatzaren 8a

Adineko pertsonentzako gizarte-boluntariotzan aritzen den erakundea da Nagusilan. Martxoak TAK-ekin hitzarmena sinatu zuen, eta gaur uretara irten dira, egun osoko festaren baitan.

65 urtetik gorako 65 adineko Tolosan izan dira. Gipuzkoatik, Nafarroatik eta Bilbotik ere etorri dira batzuk. Topic eta Andra Mari eliza ezagutu ondoren, bazkaria egin dute erretirodunen etxean. Ondoren, kantuan, Zerkausira iritsi dira. Ausartenek arraun egiteko aukera izan dute. Lehorrean zeudenak kantuan jarraitu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!