Epai baten ondorioz, gaurtik hasita Tolosako udaltzaingoak su armak eramango ditu. Su armak eta munizioa erosi eta formazioak egin ez ezik, armategia sortzeko obra egin behar izan du udalak, eta orotara, azken urteotan 90.000 eurotik gorako inbertsioa egin du. Udaltzainen armatzea salatzeko hainbat pintaketa egin dituzte herriko kaleetan, eta zenbait kartel ere itsatsi dituzte.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?