Inauteri doinuek bete dute plaza

Leyre Carrasco 2025eko otsailaren 23a

Tolosako Udal Txistulari Bandak eta Udal Musika Bandak pregoi kontzertua eskaini dute eguerdian, Tolosako Berdura plazan. Herritar ugari gerturatu dira bertara eta festa giroan murgildu dira.

Gainean dira Tolosako inauteriak eta dagoeneko herritarrak festa giroan murgildu dira. Atzo kaldereroak ospatu zituzten eta gaur inauterietako pregoi kontzertuaz gozatzeko aukera izan da. Hala, ohi moduan, Tolosako Udal Txistulari Bandak eta Udal Musika Bandak inauteri doinuak eskaini dituzte eguerdian, Berdura plazan. Herritar ugari gerturatu dira bertara eta festa piztu da plazaren bueltan. Gerturatu direnak bandarekin abestera eta gutxi batzuk dantzatzera ere animatu dira.

Erlazionatuak

Pasteleroren erritmora

Leyre Carrasco 2025 ots 23 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!