Inauterietako burrunba prest

Leyre Carrasco 2025eko otsailaren 23a

Aiz Orratz elkartearen haurren danborrada entsegua egin dute goizean Trianguloa plazan.

Badatoz Tolosako inauteriak eta atzo kaldereroek iragarri zuten, ohi bezala, gertu dagoela mozorro festa. Aurtengoan ere egitarau zabala prestatu dute, eta dagoeneko abiatu dituzte azkeneko prestaketa lanak. Esaterako, Zaldunita bezperan, inauterietako egun handien atarian, danbor hotsek hartuko dituzte Tolosako kaleak. Aiz Orratz elkarteak urtero antolatzen duen haurren danborrada izango da egun horretan eta ume askok hartuko dute parte makilak gogor astinduz.

Geltoki kaletik abiatuko dira 17:00etan, eta San Frantzisko ibiltokian zehar ariko dira burrunba egiten. Beranduago, haurrei lekukoa hartuko diete helduek, 19:00etatik aurrera, Tolosako Plaza Zaharrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!