Inauteri giroa ari du

Ataria 2025eko otsailaren 22a

Badatoz Tolosako inauteriak eta gaur kaldereroek iragarri dute, ohi bezala, gertu daudela herriko festa kuttunak.

Urdiña Txiki elkarteak antolatuta, kaldereroen konpartsak zeharkatu du Alde Zaharra, eta bertan musikari ugari bildu dira, baita bere zartaginarekin batu diren herritarrak. Orkestrak eta abeslariek, zein dantzariek eskaini dituzte saioak kalejiraren hainbat lekutan. Eta hartzak, ohi bezala, emozio puntua jarri dio, eta hainbat gaztetxo korrika ibili dira berarengandik ihesi. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!