Haurren gozagarri

Ataria 2025eko otsailaren 22a

Egun gutxi falta dira Tolosako inauterien txupinazoarentzako, baina haurrek dagoeneko sarrerakoa izan dute.

Aiz-Orratz elkarteak antolatzen duen haur jaialdia egin da gaur eguerdian Leidor aretoan. Bertan izan da elkarteko txaranga, eta ikuskizuna eskaini dute Txirri, Mirri eta Txiribitonek. Aurretik, kalejira egin du txarangak elkartetik hasita, Rondilla kaletik eta San Frantziskotik, eta pailazoak gehitu zaizkie Triangulo plazan. Horiekin batera erraldoi eta buruhandien konpartsa izan da, dultzaineroak lagunduta. Haurrek gozatua hartu dute, eta inauteriak gertu daudela nabaritu dute.

Haur jaialdian marrazki lehiaketako sariak banatu dituzte eta ondorengoak izan dira irabazleak (Aiz-Orratz elkartearen webgunean daude ikusgai irudiak):

  • Haur Hezkuntza (4-5 urte)
    • Adei Cambero
  • 1-2 maila (6-7 urte)
    • Aihane Alamo
  • 3-4 maila (8-9) urte
    • June Gomara
  • 3-4 maila (8-9 urte)
    • June Landa
  • 5-6 maila (10-11 urte)
    • Naroa Raposo
  • 5-6 maila (10-11 urte)
    • Nora Gibelalde

 

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!