Inauteri doinuek hartu dute Iurreamendi egoitzako kapera

Leyre Carrasco 2025eko otsailaren 16a

Tolosako Udal Txistulari Bandaren eta Udal Musika Bandaren urteroko inauterietako kontzertuaz gozatzeko aukera izan da, goizean, Iurreamendi egoitzan.

Urtero bezala, Inauterietako Pregoi Kontzertuaren aurreko igandean, Tolosako Udal Txistulari Bandaren eta Udal Musika Bandaren kontzertua izan da Iurreamendi egoitzan. Goizean egin dute, eta beste urteetan ez bezala, egoitzako kaperan jo dituzte inauterietako doinuak.

Txistulariek abiatu dute kontzertua eta doinu herrikoiak eta inauterietako hiru abestirekin osatutako zerrenda jo dute. Horren ostean, bandaren txanda izan da, eta hauek, Pregoi Kontzertuan entzungo diren kantuetako batzuk eta Tolosako txaranga eta elkarteen abestiak uztartu dituzte.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!