Motorzale bat hil da N-I errepidean, Tolosa parean

Ataria 2025eko otsailaren 8a

Motorzale bat hil da gaur N-I errepidean, Tolosa parean, izandako istripu batean. Bost metroko altueratik erori da.

Segurtasun sailak jakinarazi duenez, motorzale bat hil da gaur eguerdian N-I errepidean, Tolosako Izaskun auzoaren parean eta Irungo noranzkoan, izandako istripu batean.

Istripua 12:20 inguruan izan da eta oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, errepidetik atera eta bost metroko altueratik erori da. Ertzaintzako agente batek bihotz-biriketako bizkortzeko maniobra egin dio osasun langileak iritsi diren arte, baina zauri larrien ondorioz, ezin izan dute ezer egin.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!