'Jo izan dutelako gara' dokumentala estreinatuko dute otsailaren 19an

Ataria 2025eko otsailaren 4a

Bi musikari Tolosako inauterietan, artxiboko irudi batean.

Tolosako inauteriak alaitzen aritutako hainbat musikariren lana aitortzen du lanak eta otsailaren 19an, 20:00etan, estreinatuko dute Tolosako Topic-en.

Jo izan dutelako gara dokumentalak Tolosako inauterietan aritutako hainbat musikariren lana aitortzen du. «Dokumental honek begirada atzera bota eta aurreko mendean hasita, Tolosako inauteriaren eta zehatzago inauterietako musikaren nondik norakoak ulertzeko bidaia egitera proposatzen digu», esan du Pablo Dendaluze egileak.

Dokumentalean musikarien bizipenak bildu ditu eta baita argazki zaharrak ere. Protagonista nagusiak aurreko belaunaldiko musikariak dira; Paotxa, Tximin, Canario, Amado, Pipar, Arricibita, Ropero... eta beraien musika arloko hastapenetatik gaur egunera bitarteko kontakizuna egiten dute. «Hain zuzen ere, kuadrilla honek egindako lanari nolabaiteko errekonozimendua egiteko eta eskerrak emateko nahiarekin sortutako egitasmoa ere badela esango nuke», gaineratu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!