Ataria TB

Ttorreko errekak gainezka egin du San Esteban auzoan

Ataria 2025eko urtarrilaren 30a

Tolosako San Esteban auzoan urak gainezka egin du, aparkalekuak eta errepideak hartuz. Lokal batzuetara ere sartu da. Goizetik ari du euria eta ondorioz hainbat luizi ere izaten ari dira, Bidania-Goiatzera joateko errepidean esaterako. 

Goizetik ari duen euriak hainbat arazo sortu ditu eskualdean. Tolosako San Esteban auzoan Ttorreko errekak gainezka egin du eta inguruko bizilagunek azaldu dutenez, azken urteetan ohikoa izaten ari da, batez ere, Abiadura Handiko Trenaren lanen ondoren; «AHT-ren lanek hainbat iturri itxi zituzten, eta urak bere bidea bilatzen du. Bestetik, lan horien ondorioz, harriak mugitu egin dira eta errekan amaitu dute. Nabarmena izan da lan horien eragina errekan».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!