Hilabete falta da Tolosako inauterietarako

Ataria 2025eko urtarrilaren 27a

Hasi da atzera kontaketa. Gaur hilabete lehertuko da Tolosako inauterietako txupina.

Ostegun Gizenak emango dio astebeteko zoramenari hasiera. Tolosaldeko Ataria-k, urtero bezala, jaietako zuzeneko jarraipena egingo du; Ostegun Gizeneko txupina zuzenean eskainiko du, egunkaria argitaratuko du egunero, jai berezi hauetako argazki galeri eta bideo bereziak argitaratuko ditu, Mozorro Argazki Lehiaketa antolatuko du... Guztia ari da antolatzen, izango duzue albiste gehiago.

Bien bitartean, iazko inauterien laburpena ikusteko egun egokia izan daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!