16 pertsona atera dituzte Tolosako etxegabetze batean, epailearen aginduz

Ataria 2024ko abenduaren 4a

Tolosako Plaza Berrian kokatuta dago hustutako eraikina; Korreo kaletik dauka sarbidea. J. A.

Astelehenean gauzatu zen etxegabetzea. Operazioan 20 pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak, eta horietako hamabiri usurpazio-delitua egotzi diete.

Ertzaintzak, epailearen aginduz, 16 pertsona atera zituen astelehenean, Tolosako erdiguneko eraikin batetik. Operazioan 20 pertsona identifikatu zituzten guztira, horietatik 16 higiezinaren barruan, eta orain arte, horietako hamabiri usurpazio-delitua egotzi diete.

2021ean, eraikin horretako hiru jabeek okupazio bat salatu eta lehenengo kaleratzea egin zuten. Aurten, berriro okupatu dute eraikina,  eta joan den azaroan, jabeek berriro salatu zituzten gertakariak. Eraikinaren gainean erreforma-proiektu bat dago, baina ezin izan da gauzatu, okupazioen ondorioz.

Oriako ertzain-etxeko agenteak azaroaren erdialdean joan ziren okupatutako eraikinera, eta bizilagunetako hamabi identifikatu zituzten. Ertzainek egiaztatu ahal izan zutenez, higiezina osasungaitza zen, ez baitzegoen oinarrizko hornigairik, eta hondatuta zegoen, eta horrek arriskua eragin zien okupatzaileei eta gainerako bizilagunei. Astelehen goizean, epailearen aginduz, eraikina hustu zuten, eta zaintza-dispositibo bat ezarri zuten, berriz okupatu ez zezaten. Une honetan, eraikineko leihoak estalita daude, bertatik inor sartu ez dadin.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!