Ama jatetxeak lehen Michelin Izarra jaso du

Ataria 2024ko azaroaren 27a

Iturria: Javier Ibarlucea / Ama

Tolosako Ama jatetxeari lehen Michelin Izarra eman zioten atzo, Murtzian (Espainia) egindako ekitaldian. 

Tolosako Ama jatetxeko Gorka Rico eta Javi Rivero sukaldariek jaso zuten izendapena. Basque Culinary Centerren trebatutako sukaldariak izendapen eta sari asko jasotzen ari dira azken hilabeteetan. Pasa den apirilean, esaterako, Repsol 2024 Gidaren bi eguzki jaso zituzten. Ama jatetxean bertako produktuen aldeko apustua egiten dute eta Repsol Gidaren eguzkiak jasota Ataria-k egindako elkarrizketan ere hori nabarmendu zuten; «pasa den azaroan aldaketa handi bat egin genuen. Karta alde batera utzi genuen, eta dastatze menu bat soilik eskaintzera igaro ginen, bertako baserrien kultura babestuz. Horren zergatia oso nabarmena izan zen. Gure proiektuak baditu muga batzuk, ez bakarrik bertako produktuaren lanketa jasangarriak, baita proiektuaren antolakuntzak ere, hala nola, giza baliabideak, lan baldintzak, ordutegiak...». 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!