Amaia Arranz ikerlaria saritu du Eusko Jaurlaritzak

Ataria 2024ko azaroaren 20a

Emakume ikertzaile gazte batek egindako ekarpen nabarmenagatik saritu dute Arranz historialaria eta arkeobotanikaria.

Eusko Jaurlaritzak eta Ikerbasquek Amaia Arranz Otaegi (Tolosa, 1987) historialari eta arkeobotanikaria saritu dute. Hain zuzen, emakume ikertzaile gazte batek egindako ekarpen nabarmena aitortu diote. Aurtengoa ez da Arranzek jaso duen lehen saria, izan ere, besteak beste, Jakiundeko kide urgazle gazte hautatu zuten joan den urteko azaroaren 17an.

Aurten, Berarekin batera saritu dituzte Carmen Gonzalez Murua, zeinak ibilbide zientifiko osoaren aitortza jaso duen; eta Amaia Cipitria Sagardia, zeinari bere ikerketa esparruan daukan lidergoa aitortu dioten.

Inoizko ogirik zaharrena
2018an Arranzek gidatutako ikerketa batek erakutsi zuen ordura arte aurkitutako ogirik zaharrenak 14.400 urte zituela. Garai hartan Kopenhageko (Danimarka) Unibertsitatearekin ari zen elkarlanean tolosarra, eta Jordanian kokatutako historiaurreko Shubayqa aztarnategian egin dute aurkikuntza. Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian eman zuten ikerketaren berri.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!