Udalak txaranga bat kontratatu du larunbat arratsaldea girotzeko

Ataria 2024ko azaroaren 14a

Aurten abenduaren 14an ospatuko da Babarrunaren Festa.

Babarrunaren Festa abenduaren 14an ospatuko bada ere, Tolosako Udalak jakinarazi du arratsaldea girotzeko txaranga bat kontratatuko duela eta «salbuespen modura» tabernetako gaueko itxiera ordua ordubetez luzatzeko baimena emango duela.

Udalak esan du festaren data aldatu aurretik otordu askoren erreserbak eginak zeudela eta ostalariek eguna girotzeko eskaera egin zutela, data aldaketak haien jardunean ahalik eta eragin txikiena izan zezan. Horri erantzunez, udalak txaranga bat kontratatu du arratsaldea girotzeko; hain zuzen, Kalean Txaranga 19:00etatik 21:00etara ibiliko da, kalez kale. Horrez gain, ezohiko egoera izanik, eta salbuespen modura, tabernetako gaueko itxiera ordua ordubetez luzatzeko baimena emango du. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!