Larramendiko aisialdi gunea prest

Ataria 2024ko azaroaren 12a

Kirol anitzeko espazioa sortu da, eta aurrerago jarriko dute Teqball-eko mahaia; Iurramendi auzoko gunea falta da lanak amaitzeko.

Haurren aisialdirako gune berria prest du Tolosak. Larramendi kalean, haur parketik hurbil, kirol anitzeko espazio bat sortu da eta mahai teniseko mahaia jarri dute. Lanak bideratuta, erabilgarri dago jada espazioa. Teqball-eko mahai bat jartzea ere aurreikusten dute, eta aurrerago jarriko dute.

Parte hartze bidezko aurrekontuen iazko prozesuaren bozketan herritarrek aukeratutako proiektuetako bat da, hain zuzen. 

Herriko jolastoki eta aisialdirako eremuak eraberritzeko lizitazioaren barruan kokatzen da Larramendiko gune berria. Aurreikuistako lan gehienak amaitu dituzte, eta bakarra falta da lanei amaiera emateko: Iurramendi auzokoa. Aisialdirako gune bat sortuko dute egun haur parkea dagoen plazaren beste aldean: mahai teniseko, teqball-eko eta kanpoko jokoetako mahaiak jarri eta zoruan jolasak margotuko dira. Parkearen zoladura ere berrituko da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!