XI. Ogi-Berri Pilota Txapelketari eman diote hasiera

Ataria 2024ko urriaren 30a

Jubenil, etorkizuneko eta elite mailako partidez gozatzeko aukera izan zuten pasa den larunbatean Beotibar pilotalekura gerturatu ziren pilotazaleek.

Jubenilen partidan Arregi-Castro bikoteak irabazi zuen Paraguayren eta Segurolaren aurka 18-13ko emaitzarekin. Promesen mailan, Zabaleta eta Garañok 22-12 lortu zuten garaipena Egurrola eta Beloki bikoaren aurka. Arratsaldeko azken partidan, elite mailakoan, Apezetxea eta Apeztegiak osatutako bikote nafarra izan zen garaile; 22-9 irabazi zioten Egiguren eta Irazustabarrenak osatutako bikoteari.

Bigarren jardunaldiko partidak ostiralean jokatuko dira Tolosako Beotibar pilotalekuan. Jubenil mailan Otaegi-Lopez eta Oses-Etxeberria gipuzkoarren arteko lehia izango da. Ondoren, promesen mailan, Iraeta eta Garcia ariko dira Sarasibar-Erle bikotearen aurka. Azken partidan berriz, J. Alberdi-Bernaola Igoaren eta Apezetxearen aurka lehiatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!