Emakumeen elkarlana sukaldatzen. Hondakinetatik sortutako biomaterialak, eta gehiago proiektuari amaiera eman zioten asteburuan, Andragora Tolosaldeko emakumeen etxean. Asteasu, Altzo, Anoeta, Berrobi eta Gazteluko emakumeak izan dira protagonista. Egitasmoko gidari Mirari Errondosorok gonbita luzatu du Andragoratik pasatzera, egindakoa ikusteko zein bakoitzak bere argitxoa pizteko.