Pea Green Boat konpainiak irekiko du Titereszenaren denboraldi berria

Ataria 2024ko urriaren 16a

Bartzelonako konpainiak El árbol de los zapatos ikuskizuna eskainiko du larunbatean, 18:30ean. Aurretik tailer batean parte hartzeko aukera izango da.

Larunbatean, hilak 19, hasiko da Topic-eko Titereszenaren denboraldia. Pea Green Boat konpainiak El árbol de los zapatos eskainiko du. Tailer bat eskainiko dute lehenik, 17:00etan, eta ondoren, 18:30ean, ikusi ahal izango da ikuskizuna. 4 urtetik gorako haurrei zuzendutako mahai-txotxongiloen obra da El árbol de los zapatos, eta konpainiak esan duenez pertsonaiak oihalez eta egurrez egindako txotxongiloak dira. Lanak 45 bat minutu irauten ditu eta gaztelaniaz da.

Tailerrean parte hartzeko eta ikuskizunerako sarrera eskuratzeko 943 65 04 14 telefono zenbakira deitu behar da edo pedagogia@citttolosa.com helbidera idatzi.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!